Una exclusiva de la Caixa

La transmissió d'en Puyal amb un gran equip d'especialistes de la ràdio i de l'esport

horari

Des d'una hora abans de l'inici del partit del FCB

Joaquim Maria Puyal (“Kazetari Lanbideari buruzko manifestua”ren egilea) programa honen arduradun nagusia da. Programak lau orduko iraupena du eta FC Bartzelonak jokatzen dituen partida ofizial guztien narrazioa egiten da. Irrati eta kirol munduko profesional talde zabal batek parte hartzen du bertan.

Ricard Torquemadak analisi teknikoan eta Marta Carrerasek elkarrizketa eta ekarpen espezializatuekin kolaboratzen dute futbol zelaietatik. Errealizazio teknikoan Joan Gelaberten laguntza dute eta Jesús Lópezena gune mistoko ardura teknikoan.

Datu zentrotik, Josep Maria Batllorik jokoan diren partiden emaitzen berri ematen du eta Francesc Garriga arduratzen da komunikazioak dokumentatzeaz eta baita prentsa aldizkariaz ere.

Irudi gelan, Sergi Cutillasek zelaian gertatzen diren jokaldi zalantzagarriak baloratzen ditu. Carles Domènechen laguntzarekin egiten du, zeinak, gainera, jokalarien jardueratik ondoriozta daitezkeen datuak gehitzen dituen.

Baloiaren jabetza eta jokoaren kokapenaren kontrol informatikoa Jaume Ramonen esku dago, aitzindari den programa bati esker. Albert Mora da programaren azken minutuetan saioaren laburpena egiteaz arduratzen dena eta baita kontsultatzen ari zareten web orriaren zaintzaz arduratzen den taldea koordinatzen duena ere.

Talde egonkorra osatzen dute Sònia Oleartek, ekoizpen operatiboaren arduradun gisa, eta Christian Garciak, koordinazio orokorrean. Gainera, programaren ekoizpenari ekarpena egiten diote Catalunya Ràdioko gainontzeko profesionalek, beren espezializazio eta lan gaitasunaren arabera.

Gure emankizunaren interaktibitatea centrededades@catradio.cat helbide elektronikoaren bitartez bideratzen da eta 27033 zenbakira bidalitako SMS mezuez (idatzi CATFUTBOL eta jarraian zure mezua; kostua: 1,20 euro gehi BEZ). Coia Ballesté arduratzen da Mezuen Harreraz.

Barçaren partida hasiera baino ordu bete lehenago hasten da programa eta 240 minutuko iraupena du. Ekoizle exekutiboa Joaquim M. Puyal da eta berak egiten ditu partidaren kontaketa eta diskurtsoaren koordinazioa. Bera izan zen, esatari bakar gisa, programaren lehen saioa egin zuena, FC Bartzelona – UD Las Palmas partidaren emanaldia eskainiz 1976ko irailaren 5ean, EAJ-1 Ràdio Barcelonako uhinen bitartez.

Catalunya Ràdiok 1985-86 denboralditik egiten du programa. Audientzia liderra izateaz gain, Barçaren jarraitzaileen erreferente iraunkorra izan da beti. Gaur egun, EGMren datuen arabera -2006ko bigarren neurketa-, gainontzeko emanaldiek batera baino entzule gehiago du. CCRTV Interactivak jakinarazi duen bezala, interneten katalanez eskaintzen diren irratsaioen artean entzunena ere bada.

Joaquim Maria Puyalek egiten duen partidaren narrazioa “La Caixa”ren esklusiba da.

 

 
 

Enllaços patrocinats